Topagune Berdea bilduko da bihar goizean. Biharkoa hasiera faseko 3garren eta azken bilera dute. Bileran aurrera begirako asmoak, gaiak eta antolaketa zehaztuko dituzte, lanean jarraitzeko. Bilera irekia da, beraz, edonork parte hartu dezake, aurretik izenik eman gabe. Bilera 10:00etan izango da, Biteri kultur etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!