Astigarraga, Hernani, Urnieta, Lasarte eta Usurbil lotuko dituen autobus zerbitzua jarriko dute laister martxan

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 17a, 01:00

MAKINA  bat hernaniarrek poz ederra hartuko dute jakinda, laister Lasartera joateko, esate baterako, ez dutela bi autobus hartu beharrik izango. Izan ere, Diputazioa linea hau martxan jartzeko azkeneko tramiteak egiten ari da; beraz, laister posible izango da Astigarragatik Usurbileraino joatea, Hernani, Urnieta eta Lasarten barrena, autobus bakarra hartuta.

Laister jarriko dute
Herenegun jakinarazi zuen Arantza Tapia, Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Departamenduko foru diputatuak, hilabete bukarerarako bukatuta izango dituela administrazio tramiteak, zerbitzua martxan jartzeko. Adierazitakoaren arabera, autobusa berehala jartzeko asmoa dute, baina ez dute datarik zehaztu. Horrez gain, Lurraldebuseko txartela erabili ahal izango da, dagozkion deskontuekin.

EB-Berdeak-ek eskatuta
Ezker Batua-Berdeak taldeak akordioa lortu zuen Diputazioarekin linea hori jartzeko. Arantza Gonzalez, alderdiko eta Batzar Nagusietako kideak adierazi duenez, «berandu iritsi da, hala ere, berri ona da berehala jarriko dutela jakitea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!