ATZO izan zen Pleno berezian, 2009ko Udal Aurrekontuak onartu ziren. Aste honetan bertan pasa dira aurrekontuak Ogasun Batzordetik eta batzordean izan zen bozketa errepikatu zen atzo Plenoan, hau da, Gobernu Taldeko kideek alde bozkatu zuten; PSE-EE, EAJ-PNV, EA eta PPk kontra bozkatu zuten; eta EB abstenitu. Bozketa errepikatu egin zen eta berdinketa mantendu zenez, Alkatearen kalitateko botoarekin egin zuten aurrera aurrekontuek.
Biharko Kronikan, 2009ko Udal Aurrekontuei buruzko erreportajea
argitaratuko da.