Hernaniko AHTaren kontrako taldeak larunbatean Urbinan, Araban, eguerdiko 12:00etan hasita egingo den manifestaziora joateko deia luzatu du. Hernanin autobusa antolatu dute; 09:30etan abiatuko da Atsegindegitik. Izena emateko Garin tabernara joan behar da. Bestalde, gaurko gizakatea deitu dute, Donostiako Bilbo plazatik Alderdi Ederrera, 19:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!