Ioritz Arrieta pelotaria fuerte dabil Euskal Herriko Txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 14a, 01:00

Hernaniko pelotariak buru-belarri ari dira Euskal Herriko Pelota Txapelketan. Ioritz Arrietak, eskuz banakako jubenilak, erraz irabazi zion, 8-22, Txukun Lakua taldeko Mendinueta arabarrari asteburuan, eta gainera bere etxean; erakutsi zuenez, fuerte dabil pelotari hernaniarra. Eskuz binaka jubeniletan, Zaramaga taldeak 18-22 galdu zuen Santxo-Aizpitarte bikote hernaniarraren aurka.

Emakumeak palan
Palan ere ari dira Euskal Herriko Txapelketa jokatzen, kasu honetan emakumeak. Jubeniletan hauek dira asteburuko emaitzak: Markinak 30/Lizeaga-Perez 20; Pagola-Ugalde 30/Alaitasuna 13; Adurtza 30/Irazustabarrena-Gutierrez 29. Seniorretan, Intxaurrondo 30 / Jauregi-Lukas 22.

Trinketea
Gipuzkoako Trinkete Txapelketan ere parte hartu dute hernaniarrek. Eskuz banakakoan, kadeteetan: Jon Etxegoien 19/ Alde Zaharra 30; Jon Garcia 5/Oiarpe 30. Eskuz banaka baina seniorretan, Izadi Grajal 38/Mundarro A 40; eta Mikel Zurutuza 15/Mundarro B 40. Lau pelotariek galdu egin zuten eta txapelketatik kanpo geratu dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!