aimar Olaizola pelotaria izan zen atzoko protagonista Astigarragako txotx irekieran. «Hau da aurtengo Astigarragako sagardo berria» esanaz, denboraldiko lehenengo kupela ireki zuen Petritegi sagardotegian. Ondoren, bertan bildutakoek sagardotegiko menuaz gozatu ahal izan zuten, aurten lehen aldiz.
Sekulako uzta
Irekieraren aurretik, prentsaurrekoan, besteak beste, aurtengo sagardoari buruz hitz egin zuten, eta Joxe Angel Goñi Sagardoen Batzordeko Ordezkariak adierazi zuenez «sekulako uzta izan da, eta aurtengo sagardoa lehorra da, mikatz puntuarekin; joan den urtekoa baino argiagoa eta aromatikoagoa».