Hirigintza eta Ingurumen Batzordea bilduko da gaur; besteak beste honako gaiei buruz hitz egingo dute: Buruntzaldeko aire kalitatearen azterketa luzatzeaz, Zikuñaga auzoko eta inguruko azpiegitura egokitzeaz, Zinkoenea eta Orbegozoko rotonda lotzen dituen zubia berritzeko egitasmoaz eta Antziola auzoko azpiegitura moldaketak egiteko tramiteetaz. Gaur, 18:00etan, Udaletxeko areto nagusian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!