Teklan Laser Hernanik 36-42 galdu zuen igandean Coatg taldearen aurka; partidu traketsa izan zen orokorrean eta azken minutuetan erabaki zen emaitza, aurkarien alde. Bestalde, juniorrek Zarautzen jokatu zuten eta aldeko emaitzarekin, 28-42, itzuli ziren etxera. Partidu zaila zuten aurreikusia, taldean baja asko
daudelako eta Antonianoetako kantxa gogorra delako.
Lan haundia egin zuten defenditzen eta atsedenaldian 11 tanto besterik ez zituzten aurka eta 14 tantuko aldea zuten;
gero aldeari eutsi besterik ez zioten egin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!