Borroka eguna deitu du ostiralerako Segi erakundeak, Abiadura Haundiko Trenaren aurka, eta paro deialdiak izango dira. Zuen porlanean itoko zarete. Euskal Herria ez dago salgai izango da egun horretarako deitu diren mobilizazioen lema. Eguerdiko 12:00etan manifestazioa aterako da Plazatik. Arratsaldeko 20:30etarako ere deitu dute manifestazioa, leku beretik abiatuta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!