2009ko Udal Aurrekontuak aztertuko dira ostegunerako deitu duten Pleno berezian. Aurrekontuak Ogasun Batzordean aztertu ziren atzo eta aurrera egin zuten. Hasiera batean, batzordeko bozketan berdinketa izan zen: Gobernu Taldeak alde (lau bozka); eta PSE-EE, EAJ-PNV eta EAk (beste lau bozka) kontra bozkatu zutelako; eta EB-Aralar abstenitu egin zelako. Azkenean, Alkatearen kalitateko botoarekin egin zuten aurrera aurrekontuek. Aurrekontuak behin betiko onartzeko, Plenoan aurrera egin behar dute orain.
Osoko emandakinak
eta partzialak
Oposizioko alderdi gehienek, hau da, PSE-EE, EAJ-PNV, EA eta PPk osoko emendakinak aurkeztu zizkieten Gobernu Taldeak osatutako aurrekontuei, eta eskatu zuten berriak idazteko. Hainbat emendakin partzial ere aurkeztu dira, tartean EB-Aralarrek aurkeztutakoa. Azken emendakin honek aurrera egin zuen atzoko Ogasun Batzordean. Bertan eskatzen da Udalak Ongintzari egin beharreko diru ekarpena igotzeko, etxez etxeko laguntza zerbitzuen orduak mantentzeko.