Antzezlanerako sarrerak salgai gaurtik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 12a, 01:00

Txanobarragorro antzezlana estreinatuko dute datorren asteartean Biteri kultur etxean, herriko artistak biltzen dituena. Sarrerak erosi nahi dituenak salgai ditu Onddi eta Aralar tabernetan, eta Haizea eta Aurki dendetan, gaurtik aurrera, 4 eurotan. Guztira 4 emanaldi izango dira, hilaren 20, 21, 22 eta 23an. 20:00etan Biterin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!