Hernani: Bazterrola Etxea, Urtarrilaren 15ean epaiketa

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 12a, 01:00

Kaixo lagunak! Hillinger-Cuellar epaileak Bazterrola etxe okupatuaren epaiketa datorren ostegunerako, urtarrilak 15 deitu du. Hala ere, oraindik 500 euro ordaintzeko kauzioaren aurka aurkeztutako errekurtsoa ez da erabaki. Kauzio hau (salatzaileek 12.000 euro eskatu zituzten) epaiketa baino lehenago erabaki beharko da, salaketaren alde edo kontra jartzeko. Gure errekurtsoa arrazoitzeko nere egoera adierazi genuen, hau da, insolbetea naizela, eta beraz, eskatzen den diru kantitatea eskatzeko arrazoirik ez dagoela. Epaiketa, berez, fartsa bat izango da, helburu bakarra erabaki demokratiko batera iristea izango baita. Erabaki horrekin, indar armatuek etxea desalojatu ahal izango dute; alegia, azken 100 hilabeteetan, 8 urte inguru, guk okupatu dugun etxea. Bazterrola etxea ez da inoiz inoren izenean erregistratua izan, beraz, nola liteke bat batean jabea azaltzea? Ziurrenik, dirua lortu eta udaletxeari obra permiso bat eskatzeko; gaur egun permiso hori kadukatua baitago. Okupazioa sekula ez da izan ´jabe berriengandik` errespetatua; irainak, mehatxuak jasan ditugu, eta etxera baimenik gabe sartu dira. Horri errespetua deitzen diote. Gainera, salaketarik jarriko ez zidatela agindu zidaten, baina promesa hori ere haizeak eraman du. Bakean eta lasai bizitzen utz nezaten eskatzen dut, eta etxe bat edukitzeko dudan eskubidea errespetatzea eskatzen dut, eta baita ere, epaiketa bertan behera geratzea. Hala ere, epaiketa ostegunean izango da, eta norbaitek joan nahiko balu 12:00etan da, Donostian. Bide batez, eskerrik asko elkartasuna eta animoak eman dizkidazuen guztioi. Bazterrolak bizirik eta aurrera jarraitzen du. Osasuna eta Anarkaia, Kx.

Kai Uwe Vollmer
(*Erredakzioan euskeratua)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!