Dobera euskara elkarteak, ikastetxe eta euskaltegiekin elkarlanean, Gure Artean Euskaraz egitasmoa jarri du martxan aurten ere. Egitasmo horretan euskaraz dakien jendea eta euskaraz, hitz eginez, ikasi nahi duen jendea elkartzen da. Zenbait herritarrek eman dute izena dagoeneko, eta talde batzuk osatu eta martxan hasi dira. Jakinarazi dutenez, euskaraz aritu nahi lukeen jendea dago oraindik talderik osatu ez duena, eta hori dela eta, euskaraz dakien jendeari dei egin diote izena emateko. Egitasmoan parte hartzen dutenek erabakiko dute astean zenbatetan bildu, zenbat denboraz, eta zein den egin nahi duten plana. Izena emateko, Doberarekin jarri behar da harremanetan: 943 332799.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!