Olaizola IIak eta Mendizabal IIak ez zuten beraien eguna izan

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 12a, 01:00

ATZO Eibargo Astelena pelotalekuan Aimar Olaizolak eta Oier Mendizabalek ez zuten beraien eguna izan. Partidu hasieratik Xala eta Laskurain nagusi izan ziren, tantu bikainak eginez: Laskurainek eskuinkada bikainak eman zituen eta Xalak tantua bukatzerakoan ondo asmatu zuen. Aimar Olaizola ordea, ez zen partiduan sartu. Xalak eta Laskurainek pelota asko pasa zituzten bere gainetik, eta aukerak izan zituenean ere, ez zituen aprobetxatu. Oier Mendizabalek berriz, ez zuen zekien guztia jokatu eta pelota dezente galdu zituen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!