Sinadura bilketa gaur Kardaberazen

Kronika - Erredakzioa 2009ko urtarrilaren 12a

Larunbatean aurkeztu zuten Demokrazia Hiru Milioi izeneko plataforma politiko berria, martxoaren 1eko hauteskundeetan parte hartzeko asmoa daukana. Plataforma sortu ahal izateko, herritarren firma beharrezkoa da, eta Hernanin gaur eta ostegunean izango da sinatzeko aukera; Kardaberaz kalean (Jarki taberna zegoen horretan, 16:30etatik 19:30etara).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!