Emakumeen sormena, parte hartzea eta elkartrukea bultzatzeko lau ikastaro antolatu ditu Jabetze Eskolak

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 12a, 01:00

EMAKUMEENTZAKO hausnarketa, trebakuntza eta topaleku bihurtu nahi duen Jabetze Eskolak, lau ikastaro antolatu ditu, urtarriletik maiatzera bitartean. Lau ikastaroen helburuak dira, emakumeen sormen lana eta borroka ezagutu eta baloratzea; emakumeen parte hartzea sustatzea eragina izan dezan politika publikoan eta esparru sozial eta kulturalean; eta emakumeen arteko harremanak bultzatzeko elkartrukerako bideak sortzea. Ikastaro guztiak Biteri kultur etxean izango dira.

Lau ikastaro
Jabetze Eskolak antolatu dituen lau ikastaroak honakoak dira: Heldutasunak gordetzen duen plazerra, Literatura eta emakumeak, Gure amonengandik ikasiaz eta Sedukzioa eta zentzumenak. Heldutasunak gordetzen duen plazerra ikastaroa hausnarketa ikastaroa izango da. Ikastaroaren helburua da, emakumeak elkartu eta heldutasun etapari buruz hitz egitea. Bertan, garai honen inguruan sortzen diren mamu eta beldurrak zein diren ikusiko dute, eta heldutasunari lotutako kontraesanei buruz arituko dira. Literatura eta emakumeak ikastaroan, emakumeak irakurle hobeak izaten ikasiko dute. Bertan ezagutuko dituzte, emakumeen literatur tradizioak, gaiak, eta emakume idazleek garai bakoitzean kulturarekin izandako hartu emanak. Gure amonengandik ikasiaz ikastaroa berriz, tailer monografikoa izango da. Ikastaro honetan aztertuko dituzte emakumeen historia eta emakumeen arteko harremanak. Tailerraren helburua izango da, emakumeen papera eta lana errekonozitzea, eta plazaratzea. Horretarako, besteak beste, lehengo emakumeek egin eta bizi zutena aztertuko dute, gustatzen zaiena hartu eta gaur egunera ekartzeko. EHUko ikasleek, ikastaro honekin kredituak lortzeko aukera izango dute. Azkenik, Sedukzioa eta zentzumenak ikastaroaren helburua emakumeen zentzumenak martxan jartzea izango da. Horretarako, emakumeek sentitzen dutena gozatzen eta baloratzen ikasiko dute.


Izen ematea
Izena modu hauetara eman daiteke, gaurtik hilaren 20a arte: Sandiusterri beheko Udal Berdintasun arlora joan, 943337017- 943336802 telefonoetara deitu edo irantzu-j@hernani.net-era idatzi.

JABETZE ESKOLAKO IKASTAROAK

HELDUTASUNAK GORDETZEN DUEN PLAZERRA
-Irakaslea: Pepa Bojó Ballester
-Hizkuntza: Gaztelania
-Eguna: asteazkena
-Ordutegia: 17:30-19:30
-Hasiera eguna: urtarrilaren 28a
-Iraupena: 20 ordu
-Matrikula: 15 euro
-Helburua: Emakumeak elkartu eta heldutasunaren etapari buruz hausnartu.

LITERATURA ETA EMAKUMEAK
-Irakaslea: Mertxe Tranche Iparragirre
-Hizkuntza: Gaztelania
-Eguna: hil bakoitzaren 2garren eta 4garren osteguna
-Ordutegia: 19:00-21:00 -Hasiera eguna: urtarrilaren 22a -Iraupena: 18 ordu -Matrikula: 15 euro
-Helburua: Emakumeen literatur tradizioak, gaiak, eta idazleak ezagutu irakurle hobeak izateko.

GURE AMONENGANDIK IKASIAZ
-Irakaslea: Pepa Bojó Ballester
-Hizkuntza: Gaztelania
Eguna: asteazkena
-Ordutegia: 17:30-19:30
-Hasiera eguna: apirilaren 22a
-Iraupena: 10 ordu
-Matrikula: 6 euro
-Helburua: Tailer monografiko baten bidez, emakumeen historia eta hauen arteko harremanak aztertzea.

SEDUKZIOA ETA ZENTZUMENAK
-Irakaslea: Clara Pérez Wolfram
-Hizkuntza: Gaztelania
-Eguna: urtarrilak 30 (18:00-21:00) eta urtarrilak 31 (10:30-13;:30 eta 15:30-18:30)
-Iraupena: 9 ordu
-Matrikula: 6 euro
-Helburua: Tailer honen bidez emakumeen zentzumenak martxan jartzea, emakumeek sentitzen dutenarekin gozatzen eta errespetatzen ikas dezaten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!