hernani Bidaiakek marrazki lehiaketa antolatu du, aurten hirugarren aldiz. Lehiaketako gaia bidaia zen, eta 4 eta 11 urte bitarteko umeek honekin zerikusia zuten marrazkiak egin zituzten. Sariak ostiralean banatu zituzten, agentzian bertan; eta sarituak zozketa bidez hautatu zituzten. Lehiaketan, guztira, 70 umek hartu zuten parte, eta jasotako marrazkiak ikusgai jarri zituzten agentziako eskaparatean.
Maialen Zabala irabazlea
Festa arratsaldeko 18:00etan hasi zen eta lehendabizi txokolatea banatu zuten parte hartzaileen artean. Ondoren, zozketan, lehengo saria Maialen Zabalak eraman zuen: Port Aventuran egonaldia pazko astean. Bigarren sariak, bi maleta Troley, Miren Estitxuk eta June Ruedak lortu zituzten. Azkeneko saria berriz, beste bi maleta, Maialen Arregik eta Maddi Tolosak irabazi zituzten. Festaren bukaeran, partehartzaileei Hernani Bidaiakeko motxila bat oparitu zieten.