Txakur eta guztiko ehiza txapelketa jokatu zen Txantxangorri elkarteak antolatuta abenduaren 14an eta 21ean; eta sari banaketa ostiralean egin zuten, elkartean bertan. Txapelketako irabazlea Iñaki Loiarte izan zen, bigarren postuan Gerardo Beraza geratu zen, eta hirugarren Juan Maria Ugalde. Sari banaketaren aurretik, txapelketan parte hartutako guztiek elkarrekin afaldu zuten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!