Idea aldetik, zein da landu
duzun idea, zer da kartelean
erreflejatu nahi izan duzuna?
Euskal mitologia eta euskal kulturarekin lotutako zerbaiten bila aritu nintzen. Euskal mitologian dauden pertsonajeen artean gehien gustatzen zaizkidanak iratxoak dira. Izan ere, egiten duten guztiaren helburua da ondo pasatzea, ongia edo gaizkia egin, beti beren helburua izaten da ondo pasatzea. Uste dut iratxoek ondo erreflejatzen dutela inauterietako izpiritua. Mozorrotu egiten gara, beste hainbat gauza egiten dira, baina benetako helburua da ondo pasatzea. Bestalde, Inauterien etorrera ere adierazi nahi nuen kartelean, inauteriak gustoko dituztenek nola itxoiten duten inauteriak iristea, eta hori dela eta, iratxoaren begian Hernani ikusten da islatuta.
Teknika aldetik, nola egin duzu kartela?
Photoshop programarekin retokatutako argazki bat da. Argazkian nere lehengusua agertzen da, aurtengo San Joanetako kartel lehiaketa irabazi zuena. Beraz, kartelaren protagonista aurtengo San Joan lehiaketaren irabazlea da. Bere argazki bat hartu, eta itxura hau eman nion programarekin. Bera ez dago mozorrotuta, argazki normal bat da, eta photoshoparekin eman nion itxura hori. Photoshop programa asko gustatzen zait, oso entretenitua da.
Ordenadore bidez tratatu arren, pintura itxura du kartelak. Mitologiarekin lotutako elementuak, ipuinetan eta agertzen direnak, marrazki itxura dute. Testura hori bilatzen saiatu naiz.
Irudia eta sormenaren munduan
aspaldi hasi al zinen?
Nik kamara bezala lan egiten dut produktora batean, beti gustatu izan zait irudiaren mundua eta ikusentzunezkoen mundua. Duela gutxi izan dut aukera horren inguruko ikasketak egiteko, aurten bukatu den diseinu grafiko modulua.
Lehiaketetan parte hartzeko ohiturarik ba al duzu?
Bi lehiaketetan parte hartu dut orain arte, Errenteriko Madalena jaietako kartel lehiaketan eta Hernaniko honetan. Errenteriako lehiaketan finalera iritsi nintzen, baina ez nuen irabazi. Eta lehiaketa hau irabazi egin det.
Egindako lana errekonozitzeak poza
sentiaraziko zizun, noski.
Bai lana errekonozitzeak poza ematen du, batez ere Hernanin bada. Ni hemengoa naiz, bizi osoa hemen egiten dut, eta festetan ibili nintzen aurreneko aldia ere herriko inauterietan izan zen. Nik uste dut, motibazio horrek laguntzen duela kartela gehiago lantzen. Ideiara hobeto iritsi zaitezke herriko inauteriak bizi izan dituzulako. Inauteriak garrantzitsuak izan dira niretzat eta horregatik ere egiten dit ilusioa.
Ze plan duzu inauterietarako?
Uste dut lan egitea tokatuko zaitela. Nere plana da, behintzat asteburua libratzea atera ahal izateko. Urtero mozorrotzen naiz, asko bizitzen ditut inauteriak.