Egurra eman zuen atzo Yone Boutiquek, eta Plaza Berri Sporti 2-7 irabazi zion

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 11a, 01:00

Yone Boutiquek erraz hartu zuen mendean atzo Azkoitiako Plaza Berri Sport taldea, 2-7 irabazi baitzuen. Partiduko lehen minutuan 1-0 galtzen hasi ziren arren, atsedenaldira 1-2ko aldearekin joan ziren. Partiduaren bigarren zatia fin hasi zuten hernaniarrek, eta garaipena nabarmena izan zen. Hernaniarren golak Josuk (4) eta Roberrek (3) sartu zituzten.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!