errugbiko senior taldea Galizian da gaur, bertan jokatuko baitu Universidad de Vigoren aurkako partidua. Urtea emaitza onekin amaitu zuten hernaniarrek, eta gaurko partidua irabazita, lider jarri daitezke, berriz ere. Hala ere, lehenengo postua lortzeko, aurretik diren gernikarrek galdu egin beharko dute.
Vigo laugarren sailkapenean
Galegoak laugarren postuan daude sailkapenean, baina azken aldian nahiko emaitza onak lortu dituzte: Bartzelonaren aurka irabazi zuten, eta Gernikaren aurka zazpi puntuko aldearekin galdu, etxean. Partidua gaur, eguerdiko 12:00etan Vigon.