IGOERA faseko lehen partidua jokatu zuen atzo Emakumezkoen ligan Hernanik. Lehen aurkaria gogorra tokatu zitzaion, baina hala ere, partidua oso berdindua izan zen.
Hernaniarrak irabazten hasi ziren, Ane Crespok lehen zatiko 15´ sartu zuen golari esker. Baina zorte txarra lagun izan zuten atzo Zubipen, eta Añorgakoen lehen gola despeje baten ondorioz iritsi zen. Ondorengo minutuetan, bi taldeek aukera garbiak izan zituzten baina ez zituzten aprobetxatu. Partidua bukatzear zela ordea, Añorgak 2 gol sartu zituen, eta 1-3 irabazi.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!