Erraz irabazi zuen Hernanik, 3 eta 1

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 11a, 01:00

EGURALDIA bezain hotza izan zen atzo Zubipen Hernanik eta Vasconiak jokatu zuten partidua. Bi taldeek ez zuten joko haundirik erakutsi, baina hala ere, hernaniarrak nagusi izan ziren, 3 eta 1 irabazita. Hernaniarren lehen gola Sorondok sartu zuen 25´ eta atsedenaldira 1 eta 0eko aldearekin joan ziren. Bigarren zatian berriz, txukunago aritu ziren txuri berdeak eta bi gol sartu zituzten: 55´ Portillok eta 65´ Sorondok. Vasconiaren gola berriz, 80´ iritsi zen. Orain 30 puntu dituzte hernaniarrek eta goi postuetara hurbildu dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!