Elur Txoriko, CDHernaniko, eta Ur Miako kideak gaur hasiko den taldekako bola txapelketan izango dira. Lehenengo tiraldia Idiazabalen izango da, gaur; eta bigarrena, datorren asteburuan Ereñotzun. Talde bakoitzeko 6 bolarik hartuko dute parte txapelketan. Parte hartzaileak honakoak izango dira: Elur Txorikoak: Jose Ugalde, Miguel Burugain, Aurelio Santos, Fernando Galarraga, Nikolas Osaba eta Juan Goenaga; CDHernanikoak: Miguel Arrozpide, J.A. Arrojo, Mikel Arrojo, Xabier Lizeaga, Josu Lazkano eta MIkel Alustiza; eta Ur Miakoak: J.Mª Miner, Leandro Miner, Aritz Zerain, Aitzol Zerain, Ibon Miner eta Antonio MIner.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!