‘D3M’ hauteskudeetara aurkeztu ahal izateko, Hernanin firmatu liteke, bihar eta ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 11a, 01:00

Bihar eta ostegunean firmatu ahal izango da, 16:30etatik 19:30etara, Kardaberaz kalean (Jarki zegoen lokalean).

atzo aurkeztu zuten D3M izeneko plataforma politiko berria, datozen martxoaren 1eko hauteskundeetan parte hartzeko asmoa daukana. Demokrazia Hiru Milioi plataformak «abertzale eta ezkerreko» jotzen du bere burua, eta instrumentua izan nahi du, «herri honek etorkizunari begiratu ahal izan diezaion, eta iraganaren preso izateari utzi». Bilbon egin zuten aurkezpena atzo, 15 pertsonak, eta herritar guztiei dei egin diete firma eman dezaten, plataforma elektoral gisara eratu ahal izateko.

Hernanin Kardaberazen

Plataforma sortu ahal izateko herritarren firma beharrezkoa da, eta Hernanin aukera izango da, bihar eta ostegunean, arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara, Kardaberaz kalean (Jarki taberna zegoeneko horretan).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!