Azkotiako Zubiarre kiroldegian jokatuko du gaur Yone Boutiquek urteko lehen partidua. Urtea Laskorainen aurka galtzen bukatu ondoren, urtea ondo hastea izango du helburu Hernaniko taldeak; Julen Giraldo entrenatzailearen esanetan «azken aldian baja asko ditugu taldean, hala ere, urtea ondo hasten saiatuko gara. Plaza Berri Sport sailkapenean beheko aldean dagoen taldea da, nahiz eta urtea, normalean, arazorik gabe bukatzen duen». Partidua gaur, Azkoitian, arratsaldeko 15:45tan hasita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!