Eskuzko Euskal Herriko Txapelketa hasiko da gaur

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 10a, 01:00

pelotako Euskal Herriko Txapelketa hasiko da asteburu honetan. Jubeniletan, eskuz banaka eta binaka, Ioritz Arrieta, Xabi Santxo, Markel Lizeaga eta Eneko Aizpitarte ariko dira Hernaniko taldea defendatzen. Arrietak partidua du Gasteizen Txukun Lakua taldearen aurka. Aizpitartek ere Gasteizen jokatuko du baina Zaramaga taldearen aurka.

Palan emakumeak
Palan eta jubeniletan, Hernaniko 3 talde ariko dira. Mirari Pagola eta Irati Ugaldek partidua dute gaur, Hernanin, 12:00etan, Alaitasuna taldearen aurka. Amaia Irazustabarrena eta Eli Gutierrezek Gasteizen jokatuko dute, Adurtza taldearen aurka. Azkenik, Ane Lizeaga eta Eneritz Perez Markinara joango dira, bertako taldearen kontra jokatzera.

Trinkete txapelketa
Trinketeko Gipuzkoako Txapelketa finalera iristen ari da, bi kategorientzat. 2garren mailako seniorrak finalaurdenak dituzte: Mikel Zurutuzak Mundarro 2 taldearen aurka jokatuko du, 13:30etan hasiko den jaialdiko lehenengo partiduan; Izadi Grajalek Mundarro 1en aurka jokatuko du arratsaldeko 3garren partidua. Bihar, goizeko 09:30etatik aurrera, kadeteek final zortzirenak jokatuko dituzte: Jon Etxegoienek Alde Zaharraren kontra jokatuko du lehenengo partidua eta Oier Garciak Oiarperen kontra jokatuko du hirugarrren partiduan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!