Ezkurra eta Gaztelu faborito izango dira gaurko finalean, Urriza eta San Miguelen aurka

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 10a, 01:00

Tejados Aoiz bi bitako txapelketako finala jokatuko da gaur arratsaldean Galarretan. Finalean aurrez aurre izango dira Ezkurra eta Gaztelu alde batetik, eta Urriza eta San Miguel bestetik.


Urriza izan ezik, gainontzeko guztiak izan dira final batean
Final haundia espero da gaur Galarretan, egungo izarra eta etorkizuneko izarrak uztartuko dituena. Bi bikoteak bikain aritu ziren sailkapen ligaxkan, eta beraien taldeko buru bukatu zuten. Finalerdietan berriz, Urrizak eta San Miguelek errazago lortu zuten finalerako txartela; Ezkurrak eta Gazteluk juxtu-juxtu irabazi baitzuten Zeberio II eta Agirrezabalaren kontra. Urriza eta San Miguel aurtengo txapelketako sorpresa izan dira. Erremonteari haize berria eman diote, txapelketako bikote gazteena izanda, partidurik galdu gabe iritsi baitira final haundira. Ezkurra eta Gazteluk berriz, erremonte ona erakustea espero da, Ezkurra baita gaur erremonteko izarra. Gainera, Doneztebeko erremontista txapela gosez dago; erremonte jokalari bezala izan duen ibilbidean txapela mordoa irabazi ditu, baina azkena orain bi urte izan zen. Txapel hura gainera, gaur bere aurkaria izango den San Miguelekin irabazi zuen. Partidua, gaur, 16:45etan hasita, Galarreta frontoian.


FITXA DATUAK

Izena: Koteto
Abizenak:Ezkurra Zunzarren
Jaioterria: Doneztebe
Urtea:1976-08-09
Perfila:1.70m - 76kg
Palmaresa: Casino Kursaal Banakako
Txapelketa 95, 96, 97, 98, 99 , 01, 02, 04, 05; Azpitxapeldun: 00, 03, 07. Faustino BinakakoTtxapelketa: 94, 99,07; Azpitxapeldun: 97, 98, 03, 05.
Estadistikak: Jokatu 237, irabazi 123, galdu 114

Izena:
Javier
Abizenak:Urriza Torres J
aioterria: Iruñea
Urtea:1981-11-09
Perfila:1.92m -89kg
Palmaresa:Comunidad Foral Torneoko azpitxapelduna 07. Faustino Torneoa: 07.
Estadistikak: Jokatu 228, irabazi 121, galdu 107

Izena:
Iñaki
Abizenak:Agirre Apezetxea (Gaztelu)
Jaioterria: Leitza Urtea:1975-05-28
Perfila:1.80m - 79kg
Palmaresa: ---
Estadistikak: Jokatu 254, irabazi 130, galdu 124

Izena: Julen
Abizenak: San Miguel Ugarte
Jaioterria: Doneztebe
Urtea:1987-05-16
Perfila:1.90m -88kg
Palmaresa:Comunidad Foral: 07. Faustino Binakako Txapelketa: 07. Labriteko Gabonetako Torneoa: 04
Estadistikak: Jokatu 227, irabazi 118, galdu 109

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!