IGERIKETA gustokoa izanez gero, gaur aukera ederra izango da Hernaniko igerilekuan igeriketa saio ederra ikusteko. Izan ere, Hernaniko 12garren Igeriketa Saria jokatuko da gaur, bertako igeriketa sailak antolatuta.
31 igerilari
onena emateko prest
Guztira 31 igerilarik eman dute izena, eta itxura guztien arabera, beren onena emateko prest daude, bertako saria izanik, buru belarri aritu direlako beren burua prestatzen.
Froga asko
Igeriketa sarian froga ezberdinak izango dira: 200 metro tximeleta, 200 metro bizkar, 200 metro bular, 200 metro krol, 200 metro lau estiloak, 100 metro tximeleta, 100 metro bizkar, 100 metro bular, 100 metro krol eta 100 metro lau estiloak.
Bi errelebo
eta saria jokoan
Errelebo frogak ere ez dira faltako; bata 4X50 metro librean, eta bestea, 4X50 metro lau estilotan. Azken erreleboa irabazten duen taldeak eramango du aurtengo saria.