Palestinari elkartasuna adierazteko manifestazioa gaur Donostian

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 10a, 01:00

Hernaniko AMHER-SOS Arrazakeriak deialdia luzatu du gaur Donostian palestinar herriari elkartasuna adierazteko egingo den manifestazioan parte hartzeko. Gipuzkoako komunitate islamiarrak deitu du manifestazioa eta elkartasuna adierazteaz gain, Gazan gertatzen ari den sarraskia salatu nahi du. Manifestazioa arratsaldeko 18:30etan abiatuko da Boulevardetik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!