Helduek ‘Solo quiero caminar’ pelikula dute gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 10a, 01:00

Gaur eta bihar Solo quiero caminar pelikula ikusteko aukera izango da Hernanin. Pelikularen zuzendaria Agustin Diaz Yanez da eta errepartoan aktore ezagunek hartzen dute parte: Diego Luna, Victoria Abril, Ariadna Gil eta Pilar Lopez de Ayala, besteak beste. Mexikar mafioso batzuen kontra mendeku hartu nahi duten emakume batzuen gorabeherak azaltzen ditu. Gaur, arratsaldeko 19:30etan eta 22:30etan, eta bihar, arratsaldeko 19:30etan, Biteri kultur etxean
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!