Gaur ez du elurrik egingo eta tenperatura goxatu egingo da zertxobait

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 10a, 01:00

BATZUK pena sentituko dute, beste batzuk poza; edonola ere, ez da espero gaur elurrik egitea. Azken egunetako elurteak negu giroa jarri du, baina karreteratan eta, arrisku egoerak izan dira. Gaur ez da elurrik egitea espero, Euskalmet metereologia agentziak egindako aurreikuspenaren arabera; elur maila 600-700 metro artean izango da gaur, alegia, Oindi mendi tontorrean ere ez du egingo. Tenperaturek ere gora egitea espero da; aurreko egunetan tenperaturak 0 ºC azpitik izan dira, baina gaur tenperatura minimoak 0 ºCtik gora ibiliko dira, 2 ºCren bueltan. Arratsalde partean ostarteak zabalduko dira eta bihar ere zerua oskarbi mantentzea espero da. Elurra ez izan arren, errepideetan izotzarekin kontuz ibiltzeko deia egin dute. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!