eguna iristea besterik ez da falta final haundirako, pelotariek, dagoeneko, eginak baitituzte aurrez egin beharreko lan guztiak.
Urrizak, San Miguelek, Ezkurrak eta Gazteluk material aukeraketa izan zuten atzo goizean Galarretan. Lau pelotariak lasai ageri ziren frontoian, nolako pelotak aukeratu behar zituzten aldez aurretik ondo pentsatuta. Saskian hogei pelota zituzten zain.
Ezkurra ekiditeko pelotak
Urriza eta San Miguelek bost pelota fuerte, bizi aukeratu zituzten. Aukeraketaren helburua zen, larunbateko finalean pelotakadak Ezkurraren gainetik pasatzea, eta bide batez, partiduaren pisua Gazteluk hartzea. Aukeratutako peloten pisua honakoa izan zen: 130, 129, 128(bi) eta 125 gramo.
Ezkurra eta Gazteluk aldiz, guztiz kontrako pelotak aukeratu zituzten. Hauen helburua zen, Ezkurraren jokoa erraztea. Bikote gorriak aukeratutako peloten pisua honakoa izan zen: 130, 128(bi), 126 eta 124 gramo.
Final haundian gorriak izango dira faboritoak, Ezkurra eta Gaztelu; eta dirua hauen alde aterako da 1000-800i.
Sarrerak 30 euroan
Partidua Galarretan jokatuko da, bihar 16:45etan; eta sarrerak 30 euroan daude salgai. yy