Elurte arriskuagatik alerta egoera dagoela adierazi du Udalak, eta autobabeserako zenbait neurri proposatu ditu

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 9a, 01:00

AZKEN bi egunetako elurteak direla eta, Udaletxeko Babes Zibileko sailak, zenbait gomendio eman ditu herritarren babeserako.


Autobabeserako neurriak
Udalak proposatutako lehen neurria eguraldiaren inguruko informazioa biltzea da, bai irrati bidez, edo telebista bidez. Ondoren, zein eguraldi egingo duen jakinda, ahal den neurrian ibilgailua ez erabiltzeko adierazi dute, eta erabiliz gero, ondorengo neurriak hartzeko: erabili baino lehenago begiratu, errepideen egoeraz informatu, kateak eta pala eraman kotxean, telefono mugikorra ondo kargatu, babeserako arropa hartu eta gasolina depositoa ondo bete. Bestalde, etxetik ateratzeko garaian, arropa egokia erabiltzea gomendatu dute. Herritarren batek mendira joateko intentzioa edukiko balu berriz, ingurukoei egingo duen ibilbidea adieraztea gomendatu dute. Azkenik, larrialdiren bat izanez gero, Udaltzaingora (943 24 89 00) edo SOS Deiakera (112) deitzeko adierazi dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!