Larunbatean, Donostiako Printzipal Antzokian Bailando entre girasoles antzezlana ikusteko aukera izango da. Antzerkia Agorateatro taldeak sortu du eta tartean da Garbiñe Insausti Hernaniko aktorea. Antzerkia familiartean ikusteko modukoa da. Protagonista eguzkiloreak zaintzen dituen txorimalo bat da. Egun batean dantzari bat ezagutuko du eta konturatuko da dantza dela bere pasioa, eta ez duela eguzkiloreak zaintzea maite. Aukeratu egin beharko du, egin behar duena eta egin nahi duenaren
artean. Emanaldian, antzerkia, txontxongiloak eta musika tartekatuko dira. Larunbatean, Donostiako Antzoki Printzipalean,
arratsaldeko 18:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!