Alkate andre Kezkaz, nere buruari galdetzen diot, ia zergatik ez zen gure Alkatea urtarrilaren 5ean Donostian egin zen prentsaurrekoan izan, gainerako Alkate independentistekin batean, babesa eta elkartasuna adierazteko Azpeitiko Alkateari. Bertan izan zen errepresaliatutako Ino Galparsoro Arrasateko Alkatea. Pentsa dezaket arrazoiren bat izango zuela, baina uste dut bertan egon behar zuela, ahal zuen guztia egin behar zuela, ondorio eta erantzukizun guztiekin. Kontzientzia kolektibo eta pertsonala dugun hernaniarrok ondo ikusiko genuke berak gu ordezkatzea, bizi dugun jazarpen politikoa dela eta, eta are gehiago, aste honetan Ezker Abertzaleko 5 militante politikoki kondenatu behar dituztenean. Beren organizazioa dagoeneko ilegalizatuta dago, antzerki epaiketa batean, non Ibarretxe eta Lopez biktima itxura ematen ari diren elektoralismoa eginez, eta gainera, dagoeneko kondenatu eta espetxeratu dituzten Ezker Abertzaleko militanteen kontra ari dira. Eta dena Zuzenbide Estatua deitzen dioten horrengatik, edozein ikur demokratiko itotzen eta txikitzen ari dena, eta Dignidad y Justicia deitzen dioten organizazio baten agindupean dagoena.
Joan Sánchez Bolet (Erredakzioan euskeratua).