Txakur eta guztiko ehiza txapelketako sari banaketa egingo dute ostiralean, Txantxangorri elkartean. Saria banatu aurretik elkarrekin afalduko dute elkartean. Txapelketa abenduaren 14 eta 21ean izan zen, eta aurreneko postuan Iñaki Loiarte geratu zen. Bigarrena, Gerardo Beraza izan zen,
eta hirugarrena,
Juan Maria Ugalde.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!