Cauterets-era irteera, iraupen eskia eta eski alpinoa egiteko

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 8a, 01:00

ESKIA gustuko dutenentzat irteera antolatu du Mendiriz Mendi elkarteak hilaren azkeneko astebururako. Irteera Cauterets-era izango da, bi egunetarako, eta iraupen eskia eta eski alpinoa egin ahal izango da. Aterpea Cauterets herrian bertan izango da, zentroan; eta irteeraren prezioa adinaren araberakoa izango da (forfaita ez da prezioan sartzen). Goizeko 05:00etan aterako dira Atsegindegitik. Informazio gehiago nahi duenak elkartearen bulegora (Iturregi plaza z/g) jo dezake, astelehen, ostegun eta ostiraletan, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara. Izena ematerako garaian 20 euro aurreratu beharko dira, eta epea urtarrilaren 22an bukatzen da. y
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!