Martindegin urteroko bertso afaria egingo dute larunbatean, Larrarte sagardotegian. Aurtengoan Andoni Egaña eta Xabi Paia bertsolariak gonbidatu dituzte. Bertso saioa Martindegiko auzo elkarteak antolatzen du eta jakinarazi dutenez, txartelak salgai jarri dituzte Oialume tabernan. Afaltzen 20:30etan hasiko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!