Larunbatean Pinguinos jaialdira joango dira

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 7a, 01:00

Hernaniko Motolagunak taldeko hainbat bazkide Valladolideko Pinar del Duero herrira joango dira larunbatean. Izan ere, bertan bilduko dira Europa mailako milaka motozale, Pinguinos jaialdiaren bueltan. Pinguisnos delakoa, negu aldean Europan egiten den motozale bilera haundienetakoa da; iaz 30.000 pertsona baino gehiagok eman zuten izena. Aurtengoa 28garren edizioa izango da. Larunbatean goizeko 08:30ak aldera abiatuko dira Hernanitik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!