Urtea kantari hasteko plana larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 7a, 01:00

KALEZ kale kantari ekimeneko kideak hilabeteroko bigarren larunbatean elkartzen dira kantu saioa egiteko herrian barrena. Aurtengoan ere eutsi nahi diote orain arte egindako bideari, eta hori dela eta larunbat honetarako ere deialdia luzatu dute. Eguerdiko 12:00etan abiatuko dira Plaza Berritik. Abestiak ezagutzen ez dituztenentzat hitzekin orriak banatuko dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!