Olaizola II-Mendizabal IIak gaur hasiko dute Txapelketa

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 6a, 01:00

eGUNGO txapeldunek gaur emango diote hasiera 2009ko Eskuz Binakako Txapelketari. Aurrez aurre Titin IIIa eta Pascual izango dituzte, eta partidua Eibargo Astelena frontoain jokatuko da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

Txapela defendatzeko aukera
Oier Mendizabal aurtengo Binakako Txapelketan izango zen ala ez zalantza zen arren, joan den asteko aurkezpenean mamu guztiak uxatu ziren. Gainera, joan den urtean irabazitako txapela defendatzeko aukera izango du, bikotekide bera mantenduta.

Txapelketa ostiralean hasi zen
Txapelketa ostiralean hasi zen eta guztira zortzi bikotek hartuko dute parte. Lehen partiduak finalaurdenetakoak izango dira eta ligaxka bat jokatuko da, zortzi partidutara. Hortik, lau bikote pasako dira finalerdietara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!