Sergio Roman izan zen laugarren hernaniar mordoa bildu zuen San Silvestre lasterketan

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 6a, 01:00

DONOSTIAKO San Silvestre lasterketan aurten ere hernaniar mordoa izan da. Ohitura izaten da urteko azken egunetan, herri ezberdinetan, lasterketa egitea, eta hernaniarrak aurten ere Donostian antolatzen den lasterketan parte hartzera animatu dira, beren onena emateko asmoz. Lasterketan guztira 83 hernaniarrek hartu zuten parte eta denen artean azkarrena Sergio Roman izan zen, 8,3ko ibilbidea, 28 minutu eta 21 segundutan eginda. Bigarren hernaniarra Peru Alfaro izan zen, 30 minutu eta 19 segunduko denborarekin. Hirugarrena Eduardo Gallego izan zen, 30 minutu eta 44 segunduko denborarekin. Hernaniko aurreneko emakumea, Nagore Garaiar izan zen, 49 minutu eta 29 segunduko denborarekin.

Lasterketa Kamel Zianek irabazi zuen
Lasterketa Orioko Kamel Zianik irabazi zuen (0:26:51); bigarren postua Lasarteko David Martinek lortu zuen (0:27:19); eta hirugarrena Donostiko Ion Arzubialdek (0:28:11). Aurreneko emakumea Elgoibarko Carmen Perea izan zen (0:32:44). San Silvestre lasterketan, aurtengoan, 1.760 petsonak eman zuten izena , orain arte izan diren 24 edizioetako jende kopururik gehiena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!