Infantilak nahiko ondo ibili ziren atzo Kontxan

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 5a, 01:00

Hernaniko bi batel Kontxan izan ziren atzo, ligaz kanpoko estropada batean. Infantilak nahiko ondo ibili ziren eta seigarren postua egin zuten, 11 batelen arteko lehian. Kadeteek berriz, atzo egin zuten arraun lehenengo aldiz itsasoan, eta ez ziren hain fin ibili. Itsasoak ere ez zuen lagundu, bizi samarra baitzegoen, eta arraunlariek Ibarluzeko errekan izaten ez diren olatuekin egin behar izan zuten arraun. Bi batelek entrenatzen jarraitzeko asmoa dute eta seguruenik, hilaren 18an izango dute hurrengo estropada.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!