Ezkurra eta Agirrezabala irabazle larunbatean, nahikoa lan egin eta gero

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 5a, 01:00

Larunbateko estelarrean Ezkurra eta Agirrezabalak irabazi zuten, 40-36, lan dezente egin eta gero. Urteko lehenengo partiduan, San Miguelek bere baliabideak erakutsi zituen baina ez zen konstantea izan; berak eta Altuna IIk eraman zuten partidua hasieratik. Agirrezabala aurkariak nahikoa lan izan zuen aurkariari eusten. Hala ere, 25-29 jarri zirenean, Ezkurra pizkortu, jokoa azkartu eta bere erara eraman zuen partidua. Markagailua ederki aldatu zen, eta azkenean, Ezkurra eta Agirrezabala izan ziren irabazle. Jaialdiko lehenengo partiduan Ibarzabal eta Etxezabalek irabazi zuten, 35-16, Etxabe II eta Baleztenaren aurka; estelarraren ondoren, Iñigo eta Etxeberria IIIk irabazi egin zieten, 40-30, Juaristi eta Iriarteri; eta eguneko azkeneko partiduan, Bereziartua eta Badiolak 30-22 irabazi zieten Agirresarobe eta Ioni. Bihar ere izango dira partiduak Galarretan. Estelarrean, Urriza eta Etxeberrria IIIk Uterga eta San Miguelen kontra jokatuko dute; jaialdiko beste partiduak honakoak izango dira: Matxin VI-Aizpurua II/ Martinez II-Etxezabal; Bereziartua-Iriarte/Matxin III-Badiola; eta Ibarzabal-Olazar/Etxeberria IV-Zubizarreta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!