JOOC-Zikuñako Ama zikloturista taldeak 2009ko federazio lizentziak eguneratzeko abisua eman du. Urteko kuota eta lizentziarengatik guztira 100 euro ordaindu behar dira Kutxako honako kontuan sartuta: 21010041030126160852; ordainagiria taldearen lokalera eraman behar da ostiraletan, arratsaldeko 20:00etatik 21:00etara. Lizentzia egin nahi dutenek elkarteko bulegotik pasa behar dute; ez dute argazkirik behar, inprimakia bete besterik ez dute egin behar. Lizentzia 2008an egin zutenek federaziotik bidalitako eskutitza jasoko dute; sinatu eta lokalera eraman behar dute lehenbailehen. Elkartearekin harremanetan jartzeko:
jocczikunakoama@gmail.com.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!