Ezinduen elkartea herriko traben zerrenda egiten ari da, udal arkitektoari eramateko

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 5a, 01:00

Koxka Hernaniko ezinduen elkartea pertsonek herrian barrena ibiltzerakoan izaten dituzten traben zerrenda egiten ari da. Helburua da, gero zerrenda udal arkitektoari eramatea, jakinaren gainean egon dadin eta neurriak har ditzan. Norbaitek trabaren bat adierazi nahi izanez gero, zerrendan jartzeko, hiru modutara egin dezake: kultur etxeko harreran dauden orrietako bat bete; korreoz bidali, Hernaniko 82 postakutxara; edo email bat idatzi honako helbide elektronikora: koxka-elkartea@hotmail.es.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!