lau bertsolari, Unai Agirre, Maialen Lujanbio, Iker Osa eta Unai Iturriaga; bi musikari, Imanol Kamio eta Aitor Atxega, tramagile eta kantari bat, Eñaut Agirre, eta bazkari ederra. Osagai horiekin egin zuten errezeta, larunbateko bertso bazkari musikaturako, baita asmatu ere, jendea pozik ageri baitzen bazkalostean.
Lagun artean
Jatetxe bete jende izan zen bazkaritan, baina inor gutxi ezezaguna, bazkarian baitziren Hernaniko bertsozale gehientsuenak. Bazkaria aurtengo Bertsolatako azkeneko ekitaldia izan zen. Iraulio Panttalone bertso kabiyak antolatuta, Hernaniko bertsozaleak biltzen ditu urtero Bertsolatak.