urteroko bisita izan arren, bat baino gehiago urduri egongo da urte zaharrraren balorazioa egiten, izan ere, gaur Errege Magoak etorriko dira Ekialdetik Hernanira, eta kontuak eskatu ondoren, opariak utziko dituzte akaso.
Zaharren egoitzara bisitan
Herriko bueltari ekin baino lehen, Errege Magoak Maria Magdalena zaharren egoitzatik pasako dira aurrena, bertakoei kasu egitera. Arratsaldeko 15:00etan joango dira.
Urbieta kalean barrena
Urtero bezala, errege kabalgata Marieluts auzoko Karobi elkartetik abiatuko da, arratsaldeko 18:00etan. Urbieta kaletik Elkano kalean barrena igoko dira eta Izpizua kaletik jaitsiko dira Zinkoenearaino. Zinkoeneatik Kale Nagusian barrena igoko dira plazaraino.
Aurten akaso lehenago iritsiko da plazara
Kabalgataren antolatzaileen esanetan, aurten akaso lehentxeago iritsiko da Kabalgata plazara. Obrak direla eta, aurten ibilbidea zertxobait aldatu dute eta ez dakite ziur noiz iritsiko den kabalgata plazara, baina 19:00-19:30ak aldera izango da gutxi gora behera.
Kontuak eskatzeko garaia
Behin plazara iritsita, Baltasar, Gaspar eta Meltxor udaletxeko arkupetan jarriko dira eta hurbiltzen direnen urteko balantzeak eta gaur gauerako eskaerak entzungo dituzte.