Denborapasak Portun Gabonetan

Kronika - Erredakzioa 2009ko urt. 4a, 01:00

portu auzoan Gabonak girotzeko hainbat ekintza antolatu dituzte, gehienak auzoko txikienei zuzenduak. Helduak hala ere, ez dira atzean geratu eta aukera izan dutenean ederki parte hartu dute ekintzetan.

Magia eta malabarak
Joan den abenduan Rafafa magoarekin magia saioa izan zuten auzoan, eta aho bete hortz utzi zituen magoak auzotarrak. Urtea bukatu baino lehen, Jaxonelaf-ekin malabar tailerra egin zuten eta plaza kolorez eta malabarez bete zuten. Asteartean, Errealari buruzko hitzaldi-solasaldia egin zuten auzo elkartean.

Erroskilak barra-barra
Herenegun merienda zuten iragarria, baita goxo askia prestatu ere, izan ere, auzoko ume, gazte eta heldu mordoska bildu ziren auzo elkarteko lokalean erroskilak egitera. Batzuk erroskilak egin bitartean, helduek olioa berotu eta gozo-gozo meriendatu zuten denek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!